Aurtengo Sanferminak Asola Berri elkartean ospatu dituzte

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aurtengo Sanferminak Asola Berri elkartean ospatu dituzte
ETA KITTO 2021, Uzt 08

Sanferminetara urtero gure astekaria eraman izan duten “Azitaingo izkuek” oraingoan Asola Berri elkartean ospatu dute San Fermin eguna. Aurretik, eta iazko stop-a iritsi baino lehen, 22 urtetan …eta kitto!-ko azken alea hartu eta Iruñera joan izan dira, sekula kale egin barik, ordu batzuk egitera. Eta, astekaria lagun zutela, Iruñako udaletxearen aurrean argazkia atera eta, txintxo-txintxo, bidali egin digute. Oraingoan, Eibartik mugitu barik, baina urterokoa gogoan izan dute, argazkian ederto ikus dezakezuen moduan. Segi horrela!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »