The Baboon Show rock talde suediarrak kontzertua emango du Arrate bezperan

0    Jaiak 
Ana
The Baboon Show rock talde suediarrak kontzertua emango du Arrate bezperan
04 Ira
12:53

Aurten ere Eibarko “Jaixak Herrixak Herrixandako” jai batzorde herrikoiak egitarau zabala antolatu du Arrateko jaietarako. Aurtengo kontzertu nagusia “The Baboon Show” rock talde suediarrak emango du Arrate eguna ailegatu aurretik, irailaren 7an (barixakua) 23:00etatik aurrera, eta talde horrekin batera Athom Rumba eta  DJ Elepunto-ren emanaldiak izango ditugu. Hori guztia gauean izango da, baina egitaraua 19:00etan hasiko da, txosnetatik egingo den trikipoteoarekin. 20:00etan Psikokiller Banaketa egingo dute eta 20:30etan “Orain presoak-Ibon Etxera” Flashmoba. 21:00etan herri afaria hartuko du Arrateko zelaiak (tiketak Buenosen eta Belekon daude salgai). Ondoren, aipatutako taldeen kontzertuek Arrate bezperako gaua girotuko dute.

Hurrengo egunean, Arrate egunean (irailak 8), 12:00etan  “Orain presoak-Ibon Etxera” preso eta iheslarien eskubideen aldeko enkarteladaren txanda izango da. Gauean, 23:00etan berriro ere musika izango dugu Anita Parker taldearekin eta, amaitzeko,  DJ baten emanaldia egongo da.

“Jaixak Herrixak Herrixandako” jai batzordek gogorarazi nahi duenez, “autobus zerbitzua egongo da guztian eta akanpaleku librerako aukera ere badago”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »