Berbalagunek primerako eguna pasatu zuten Bilbon, Munduko Arrozak jaialdian

Berbalagunek primerako eguna pasatu zuten Bilbon, Munduko Arrozak jaialdian
2019/06/18 eta kitto!
Ikasturte honetan Ongietorri Berbetan egitasmoan parte hartzen aritu diren hainbat lagun Bilbon egon ziren zapatuan, San Frantziskon ospatu zen Munduko Arrozak kulturen arteko jaian parte hartzen. Eguraldi ederra izan zuten eta, esandakoaren arabera, “jateko arroza, tortilla, oilaskoa… eta postrerako fruta eta Arabiako gozoak. Egun osoan musika zuzenean egon zen, umeentzako parkea eta tailerrak, mundu osoko dantzak, kalejira ederra… giro oso oso polita eta sanoa. Egun ezinhobea pasatu genuen”.



ozedf_vivid

ozedf_vivid