[BIDEOA] Bakailao pintxo lehiaketako txapeldunen arteko lehia bizia hartu zuen Errebal Plazak

[BIDEOA] Bakailao pintxo lehiaketako txapeldunen arteko lehia bizia hartu zuen Errebal Plazak
2021/11/23 eta kitto!
Zapatu eguerdian jokatu zen Bacalaos Alkorta IV. Pintxo Lehiaketaren Show Cooking Finala Errebal Plazan. Bertan lehiatu ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta  Nafarroako Pintxo Lehiaketen aurtengo irabazleak eta Ramon Roteta sukaldari ezagunak, Josema Azpeitia (Ondo Jan), Tiburcio Eskisabel (Tiburzio jatetxekoa), Iñigo Kortabitartek, Mireia Alonsok eta Arzak-en laborategiko Xabier Gutierrezek osatutako epai-mahaiak aukeratu zituen txapeldunen artean txapeldunak: “Pintxo onena” saria David Rodríguezek (Danako, Irun) eraman zuen eta “Bakailaoaren tratamendu onena” saria ere berarentzat izan zen. Eta “KM0 produktuen aurkezpen onena” saria eta “Tokiko pintxo onena” saria, berriz, Dorelin Castillok (Viento Sur, Elgoibar) eraman zituen.

Bestalde, finalaren bezperan, barixakuan afari-dastaketa berezia eskaini zuten lehiakide guztiek, Unzaga Plaza hotelean egin zen afarian.