[BIDEOA] Ederto moldatu ziren ikasleak bakailaoa pil-pilean prestatzen

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOA] Ederto moldatu ziren ikasleak bakailaoa pil-pilean prestatzen
ETA KITTO 2021, nov 22

Polito ibili ziren zapatuan Errebal Plazan jokatu zen XVII. Eskolarteko Bakailao Lehiaketako partaideak, bakailaoa pil-pilera prestatzen. Maila bakoitzeko txapeldunak aukeratzeko ardura Ramon Roteta, Josema Azpeitia, Tiburcio Esquisabel, Iñigo Kortabitarte, Xabier Gutierrez eta Mireia Alonso epai-mahaikideek izan zuten eta, hartutako erabakiari jarraituta, DBH lehen eta bigarren mailakoen artean irabazleak Nerea Diez eta Ane Peribañez, Eibar BHI-ko ikasleak izan ziren eta DBHko hirugarren eta laugarren mailako txapeldunak, berriz, Nerea Galindo eta Maider Simon, Aldatzeko ikasleak. Horrez gain, eskola onenaren garaikurra La Salle Azitain ikastetxearentzat izan zen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »