Aratosteen inguruko ekitaldirik antolatu ez den urte honetan, Kezka dantza taldeko Koko-dantzariek eta Kokomarruek bideo baten bidez zabaldu nahi izan dute Eibarko inauterien soinua 2021eko Eguen Zuri honetan. Babes neurri eta distantzia guztiak zainduta, Mandiola bailaran egindako grabaketan, Adolfo Jainaga, Unai Narbaiza, Enrike Montero eta Iraide Ansorena musikarien doinura ageri dira Hartza, Martin perratzailea, Batista kojua, Arraguetako Ama Birjina, Sasikartia, aixerixak, masustak, mamarruak, koko-dantzariak, burburixuak, Kattalin eta Manuela eta Eibarko aratosteetako gainontzeko kokomoko guztiak. Bideorako irudiak Idoia Lahidalgak grabatu ditu, Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldearen eta Eibarko Udalaren laguntzarekin.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri