Uzta ona izateko eta ekaitzetatik babesteko erritua, zelaiak bedeinkatzeko ohitura oso zaharra da Eibarren eta aurten ere hala egin zuten domekan, Akondiako ermitan, Xabier Zubizarreta parrokoak egindako konjuruarekin. Antzina latinezko otoitza egiten zen, baina gaur egun berba hauek irakurtzen ditu abadeak, konjurua egiteko: “Jainko Aita, zuk agindu zenion gizonari lurra gorde eta landu zezala; apaltasunez hauxe eskatzen dizugu: uzta ugari eman iezaguzu, soroak eta zelaiak emankor bihurtu itzazu eta, ekaitza eta harria gure lurretatik aldenduz, hazi, ale eta fruitu ugari jaso ondoren, goretsi zaitzala orain eta beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez, amen”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri