[BIDEOAK] San Juan kontzertuaren zati batzuk bildu eta bideo bi prestatu ditugu zuentzat

[BIDEOAK] San Juan kontzertuaren zati batzuk bildu eta bideo bi prestatu ditugu zuentzat
2021/06/24 eta kitto!
Gaur eguerdian Usartza Txistulari Taldeak, Lizarrako dultzaineroekin, metal boskotearekin eta Iraide Ansorenarekin batera emandako San Juan Kontzertuaren zati batzuk bildu eta bideoa osatu dugu, ordubeteko iraupena izan duen emanaldiaren laburpen gisara. Horrekin batera, Enrique Monterok zuzendu duen kontzertua agurtzeko denek elkarrekin eskaini duten San Juan Zortzikoa osorik jaso dugu beste bideo batean. Hemen dauzkazue biak.