Bihar Arrate izenekoen jaia ospatuko dute egitaraua zabal batekin

Bihar Arrate izenekoen jaia ospatuko dute egitaraua zabal batekin
2017/09/16 eta kitto!
Urteroko martxan, aurten ere Arrate izenekoen jaia ospatuko dute horrela deitzen diren emakumeek. Horren harira egun osorako programa prestatu dute, goizean goizetik hasita. Ama Birjiñaren pausoen bide zaharretik oinez igo nahi dutenentzako hitzordua 09:00etan izango da, Untzagan. Behin Arratera ailegatuta, oinez joango direnek bestela igoko direnekin bat egingo dute eta elkarrekin egingo dute hamarretakoa, “batez be oinez igotzen direnak berrindartzeko”. Ondoren, 12:30ean meza ospatuko dute santutegian eta, hortik aurrera, jolasak, bazkaria eta dantzaldiarekin primeran pasatzeko aukera izango dute Arrate izena daukaten guztiek. Jaiak 21 urte beteko ditu aurten eta, urtero bezala, antolatzaileek talde polita batzea espero dute, “eguna jai giro ederrean pasatzeko”. Urtetik urtera gorabeherak izaten badira ere, 30-50 emakumek hartzen dute parte jaian.