Bihar egingo da umeen danborradarako lehen entsegua, 19:00etan

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar egingo da umeen danborradarako lehen entsegua, 19:00etan
ETA KITTO 2023, Api 18

Aste honetan, bihar bertan hasiko dira 2023ko Sanjuanetako danborradetarako entseguak, antolatzaileek jakinarazi dutenez: umeen danborradarako lehen entsegua bihar (eguaztena) egingo dute, 19:00an; eta helduen entseguak, berriz, datorren astean, apirilaren 26an hasiko dira, 20:00etan. Betiko tokian, Bittor Sarasketa kalean dagoen Beistegi eraikinean izango dira. Behin hasita, astero egingo dute entsegua, eguaztenetan, lehenengo umeek eta ondoren nagusiek, jaiak ailegatu bitartean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »