Bihar hasi eta asteburuan jarraituko dute Santa Kurutz jaietako egitarauarekin

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar hasi eta asteburuan jarraituko dute Santa Kurutz jaietako egitarauarekin
ETA KITTO 2022, Mai 02

Bihar, Santa Kurutz egunean (maiatzak 3), abiatuko da Santa Kurutz jaietako egitaraua. 17:30ean kanpaiak joko dituzte eta 18:00etan meza izango da Gorosta eta Mandiolan auzoetan hilakoen alde. Ekitaldi nagusiak, berriz, asteburuan izango dira.

Asteburuko ekitaldi guztiak igandean, maiatzak 8, izango dira. 09:45etik aurrera Santa Kurutzera igoera hasiko da Urkizuko iturriitk. Saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Izen-ematea goizeko 9:30ean hasiko da. 10:30etako kanpai hotsek ordu erdi geroago Santa Kurutzeko ermitan ospatuko den meza iragarriko dute. Ondoren hamaiketakoa egongo da, trikitilariek girotuta. 12:00etan haurrentzako jolasak izango dira, eta 13:00etan herri kirolen txanda izango da Hodei Ezpeleta, Jokin Urretabizkaia, Luis Txapartegi eta Patxi Mindegia aizkolariak eta Hodei Iruretagoiena “Izeta IV” eta Mikel Lopetegi “Urra” harri-jasotzaileen eskutik. 14:30ean, bazkaria egingo da Ixua jatetxean, eta ondoren erromeria ospatuko dute Oier Balzolak eta Unai Andonegik alaituta. Bazkariako txartelak Ixuan egongo dira salgai.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »