Bihar hasiko dira Sanmigelak ospatzen Aginaga auzoan

Bihar hasiko dira Sanmigelak ospatzen Aginaga auzoan
2022/09/27 eta kitto!
Bihar, eguaztena, San Miguel bezpera dela eta, 18:00etan kanpaiak irauliko dituzte Aginaga auzoan. Eta eguenean, San Miguel egunean, 11:00etan meza ospatuko dute ermitan, Usartza txistulari taldekoek lagunduta. Eguerdian, berriz, hamarretakoa eta umeendako jolasak hasiko dira eta 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute.


Urriaren 2rako, domekarako,  egitarau zabala antolatu du Agiña Elkarteak. 11:00etako meza nagusiarekin eta ondoren egingo den hamarretakoarekin hasiko dute eguna, eta 12:30ean Gorixo-n abereak ikusteko aukera egongo da.  14:30ean paella-jana herrikoia izango dute, eta arratsaldean,  17:00.etan, erromeria  egongo da DJ ARNOk alaituta.