[BIZI DEBABARRENA] Sargoetako Erromeria ospatuko da gaur Elgoibarren

[BIZI DEBABARRENA] Sargoetako Erromeria ospatuko da gaur Elgoibarren
ETA KITTO 2022, Uzt 24

Santio Eguna dela eta, Sargoateko Erromeria ospatuko da gaur Elgoibarren, Sallobente auzoko Sargoate iturriaren inguruan. Jendea iturriaren inguruan dauden zelaietan batu ohi da, ondoren meza ospatu, trikitilarien eta bertsolarien doinuekin dantza eta kanta egin, eta bazkal ostean erromeriari txanda eman ohi zaio.

1946. urtean jatorria duen erromeria hau, 30 urtez desagertua egon zen. 1996 an, Elgoibarko Izarra, Debemen, Sallobente Elkartea, Morkaiko Mendizale Elkartea eta Elgoibarko udaletxeak ohitura polit hau berreskuratu egin zuten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »