[BIZI DEBABARRENA] Soraluzeko Jaiak martxa betean izango dira gaurtik aurrera

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIZI DEBABARRENA] Soraluzeko Jaiak martxa betean izango dira gaurtik aurrera
ETA KITTO 2022, Uzt 22

Aste hauetan zehar jaiak izango dira nagusi Debabarrenean. Soraluzen, gaur, 20:00etan, emango zaio hasiera herriko jaietako egitarauari, eta udaletxetik kanoikada bota ondoren, musika izango dute lagun Polo Opuesto, No Limits eta Demode Quartet taldeen kontzerturekin, Zubi Nagusian eta Plaza Zaharrean, hurrenez hurren.

Biharko, goizetik gauera arteko egitaraua dute prestatuta. 11:00etan salda eta txorizoa banatuko dute Plaza Zaharrean, ordu berean Street Zumba egingo da Zubi Nagusian, 11:30ean Kantujira herrian zehar, ordu berean Elektro Bermuta kiroldegiko terrazan, 13:00etan erraldoien eta buruhaundien kalejira, 16:30ean Soraluze Open Air Gune Musik jaialdia kirolguneko terrazan, 18:00etan Patxin eta Potxin pailazoak frontoiko karpan, 20:00etan elektrotxaranga ibiliko da kalean eta gauean, 23:00etatik aurrera, musika izango da nagusi Dinamita, Cronopios eta M&M taldeen kontzertuekin Zubi Nagusian, eta ordu berean Oihan Vega egongo da Plaza Zaharrean.

Domekan, besteak beste, eibartar bat izango da protagonista, Ainhoa Arroitajauregik kontzertua eskainiko duelako, 19:00etan, Zubi Nagusian. Ondoren, 19:30ean, Alaia Martin, Saioa Alkaiza, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus bertsolariek saioa eskainiko dute.

Asteleheneko egitarauari begiratuta, 12:00etan hasiko den Debabarreneko gazta-dastaketa, 16:30ean egingo diren rap kontzertuak, 19:30eko pilota partidak, eta 23:00etako kontzertuak eta dantzaldia azpimarratu daitezke.

Egitarauarekin amaitzeko, martitzenean, 13:00etan aparfesta egingo da frontoiko karpan, 17:00etan zezentxoak egongo dira, 18:30ean Ustekabek kalejira eskainiko du eta 19:00etan zezenak egongo dira Ustekabek girotutako saioan. 23:00ean, azkenik, karaokea eta jolasak egongo dira.

kartela_copy_tokikom_700x700

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »