Datorren asteburuan ospatuko diren Urkiko jaien aurkezpena egin dute

Datorren asteburuan ospatuko diren Urkiko jaien aurkezpena egin dute
2019/05/30 eta kitto!
Gaur arratsaldean aurkeztu dituzte datorren asteburuan ospatuko diren Urki auzoko jaiak, antolatzaileek Aterpe elkartean egin duten prentsaurrekoan. Gogora ekarri dutenez, iazko jaietan egindako euriaren ondorioz kontzertua eta beste hainbat jarduera bertan behera laga behar izan zituzten, baina hala ere aurten eguraldiak laguntzea espero dute eta, betiko lez, barixakuan hasi eta domekara bitartean, asteburu osoa betetzeko moduko egitaraua osatu dute jai batzordeko kideek. JARRAIAN DAUKAZUE PROGRAMA OSOA.

 


URKIKO JAIAK 2019




  • Ekainak 7, barixakua


19:00: Jaien hasiera. Arrateko Andra Mari herri ikastetxean.

19:30: II. Futbolin txapelketa. Vila tabernan.

19:30: Kalejira, USTEKABE txarangarekin.

19:30: Herri jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxean.

19:30: Nagusiei omenaldia, Cepa tabernaren parean.

20:00: Herri-txikiteoa, USTEKABE txarangarekin.

23:30: Erromeria, EKHY TALDEArekin. Polonia Etxeberria kalean.

 

  • Ekainak 8, zapatua


11:00: VIII. Txiki-Krosa, Urki-Kurutzekuan (parkean).

11:30: Kalejira, auzoko kaleetan zehar, TRIKITILARI eskolaren eskutik.

12:30: Salda eta txorizo banaketa. Vila eta Cepa tabernen parean.

12:30-14:00: Herri kirolak, Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariaren eskutik. Polonia Etxeberria kalean.
16:30-18:30: Puzgarriak eta jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxean.

17:00: VI. Esku Pilota Txapelketa, Maialen frontoian. Eibarko Esku Pilotaren eskutik.

17:00: XVI. Igel-toka txapelketa. Rioja tabernaren parean.

19:00: Cava eta otarrainxka jaia, SANBALU taldeak girotuta. Cepa, Nuevo, Rioja, Bodega eta Vila tabernen laguntzarekin.

23:30: Kontzertua: TRIBUTO AC/DC BS/RS BON SCOTT REVIVAL SHOW + DJ SAN. Polonia Etxeberria kalean.

Galdaramino Igoera

  • Ekainak 9, domeka


09:30: XI. GALDARAMIÑO igoera + ATZEGI mendi martxa (10:00etan).

11:00: Os Galaicos, As Burgas Galiziako Etxeko gaitajoleen kalejira.

12:30: XXI. Paella Lehiaketa.

12:45: Eibarko Cielito Musika Bandaren kontzertua.

13:00: Hildakoen omenezko meza, San Jose Obrero elizan.

14:30: Paella lehiaketaren erabakia.

16:45: EUSKALZUMBA XAIBORren eskutik. Arrateko Andra Mari ikastetxean.

18:30: Txokolate-jana. Arrateko Andra Mari ikastetxean.

19:00: Sari banaketa. Polonia Etxeberria kalean.

19:30: Musika festa, MARAN taldearen eskutik. Polonia Etxeberria kalean.

20:30: Jaien amaiera.