BERBETAN egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko jaialdi berezia antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Ekitaldia barixakuan (irailak 16an) izango da eta, eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Urkizu ikastetxean egingo da. 17:30etik aurrera eskulan-tailerrak eta puzgarriak egongo dira, eta 19:00etan disko festa Mugi mugi taldearekin. Beraz, ez galdu ondo pasatzeko aukera eta etor zaitezte!!! zeuen zain egongo gara!!!