Doako autobusak Arratera igotzeko

Doako autobusak Arratera igotzeko
2019/09/05 08:35
eta kitto!
Arrateko Jaietara joateko autobus zerbitzua doakoa izango da aurten. Zapatuan, Arrate Egunaren bezperan, autobusak Egogaineko geltokitik irtengo dira Arratera 12:00, 13:00, 14:00, 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00, 19:30, 20:30, 21:00 eta 21:30ean; eta Arratetik Eibarrera 12:30, 13:30, 14:30, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00, 19:30, 20:00, 20:30, 21:00 eta 21:30ean. Gauez, bestetik, 01:30ean hasiko da zerbitzua Eibartik Arratera joateko eta orduero egongo da autobus bat 07:30ak arte. Arratetik Eibarrera jaisteko, bestetik, 01:00etan hasiko da zerbitzua eta 08:00ak arte autobus bat jaitsiko da orduero.

Domekan, Arrate Egunean, autobusak Toribio Etxebarria kaletik irtengo dira. Goizeko 08:30ean hasita autobusak bete ahala irtengo dira Arratera joateko eta 21:00etan izango da azkena. Arratetik jaisteko sistema bera erabiliko da eta 21:30ean irtengo da azken autobusa.