Doaneko sagardo dastaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Doaneko sagardo dastaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik
2015/09/22 eta kitto!

Datorren asteko eguaztenerako (hilak 30erako) sagardo dastaketa antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak, urriaren 3an ospatuko den Sagardo Egunaren harira. Egoitz Zapiainek gidatuko duen saioa Ipur sagardotegian izango da, 19.00etan eta parte hartzea doan izango da. Hala ere, bakarrik 15/20 bat lagunendako tokia egongo denez, joan nahi duenak aurretik izena eman beharko du 943200918 telefonora deituta edo ...eta kiito! Euskara Elkartetik pasatuta (Urkizu, 11 solairuartea). Izen-ematea zabalik dago (toki guztiak betetzean itxiko da).