[ADI ORDUAREKIN] Dultzaineroei harrera egiteko ekitaldia 13:00ean izango da, ez 12:00etan

[ADI ORDUAREKIN] Dultzaineroei harrera egiteko ekitaldia 13:00ean izango da, ez 12:00etan
2021/06/09 eta kitto!
Udaletik jakinarazi dutenez, Lizarrako dultzaineroen harrera egiteko ekitaldiaren hasiera-orduarekin nahastu eta informazio okerra eman zuten atzo: hilaren 23an Coliseoan egingo den ekitaldia 13:00etan hasiko da, eta ez 12:00etan. Bestela, gainontzeko informazioa zuzena da: hasierako asmoa beste bat izan arren, azkenean Lizarrako dultzaineroei harrera Coliseo antzokian egingo diete eta, aforoa bete arte, herritarrentzat ateak zabalik egingo da ekitaldia. Sarrera doakoa izango da, baina sartu ahal izateko nahitaez aurretik eskuratu beharko da, Coliseoko leihatilan (hilaren 18an, 17:30etik 19:30era) edo Kutxabank bitartez (18an, 17:30etik aurrera). Sartzeko aukerarik ez dutenentzat, berriz, zuzenean emango dute, streaming bitartez Udalaren YouTubeko kanalean.