EAJ-PNVk Arrateko txosnan biltzen duen dirua minbizia duten haurrei laguntzeko izango da

EAJ-PNVk Arrateko txosnan biltzen duen dirua minbizia duten haurrei laguntzeko izango da
2022/09/07 14:43
eta kitto!
Eibarko EAJ-PNVk Arrateko jaietarako txosna solidarioa antolatu du eta bertan biltzen duten dirua Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari emango diote, elkarteak egiten duen lanarekin laguntzeko. Jeltzaleen txosnak sagardo kupela izango du, nahi duenak txotx egiteko. Gainera beste edari batzuk ere eskainiko dituzte eta, nahi izanez gero, Eibarko Sosola baserriko gaztarekin egindako pintxoak jateko aukera ere egongo da.