Eguen Zuri egunean herriko ikastetxeetako haurrekin ateratako argazkiak gure MEDIATEKAn ikus daitezke

Eguen Zuri egunean herriko ikastetxeetako haurrekin ateratako argazkiak gure MEDIATEKAn ikus daitezke
2018/02/14 eta kitto!
Eibarren ohiko izaten da Eguen Zuri egunean herriko ikastetxeetako haurrak kalejiran ikustea, batzuk erdiguneko kaleetan eta beste batzuk euren ikastetxearen inguruan. Aurten, eguraldi txarraren ondorioz, kalejirak bertan behera lagatzea erabaki zuten eskoletako arduradunek, eta jaia ikastetxeetan epel ospatu zuten. Haurrek primeran pasatu zuten, eta hori ikusteko egun horretako argazkiak ikustea besterik ez dago (argazki batzuk ...eta kitto!ko lantaldeak ateratakoak dira, eta beste batzuk ikastetxeek lagatakoak. Mila esker denoi!

Hemen Amaña, La Salle Isasi, Urkizu eta San Andres ikastetxetako argazkiak.

Egin klik Arrateko Andra Mari, J.A. Mogel eta Aldatze ikastetxeetakoak ikusteko.