Eguraldia lagun izan dugu San Andres egunean (argazki-bilduma)

Eguraldia lagun izan dugu San Andres egunean (argazki-bilduma)
2018/11/30 eta kitto!
Eguraldia lagun, jende mordoa ibili da gaur Eibarko kaleetatik San Andre eguna ospatzen.  Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egin dira goizean goizetik zabaldu den azokan. Aurten 64 ekoizle bildu ditu azokak eta Untzagako plazan jarritako karpa erraldoian eta Txaltxa Zelaian ikusi ditugu. Eskualdeko 10 baserritatik ekarriko dituzten abere ezberdinak erakutsi dituzte Calbeton kalean.   Udaletxeko arkupeetan ikusi ditugu  oraingo honetan Urbat waterpolo taldekoak benetan harrera ona izaten duten taloak prestatzen. Kezka dantza taldekoek eguerdian Plazara Dantzara saioa antolatu dute Untzaga plazan, eta arratsalderako  bigarren saioa aurreikusita zegoen.  Hori guztiaz gain, bertsolariek, trikitilariek, herri kirolek eta beste haibat ekitaldik osatu dute San Andres eguneko egitaraua.

Egunak laga dizkigun argazkiak bilduma honetan ikus ditzakezue: https://etakitto.eus/mediateka/argazki-bilduma