Eibarko Jai Batzordeak San Juan jaietako egitaraua argitaratu du

Eibarko Jai Batzordeak San Juan jaietako egitaraua argitaratu du
2022/06/10 10:41
eta kitto!
Jaixak Herrixak Herrixandako Eibarko Jai Batzordeak San Juan jaietarako egitarau eman zuen argitara atzo arratsaldean. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie “hilabete luze hauetan lanean ibili derenei, hau posible egitearren”, euren berbetan. “Benetan magikoak zarete!”, gehitzen dute.

Nola ez, jai batzordeak urteetan sarritan aipatu bezala, jai herrikoiak, feministak, parte-hartzaileak eta euskaldunak antolatu dituzte.

Egitaraua San Juan bezperan hasi (ekainaren 23an) eta 26an amaituko da, hau da, eguenetik domekara egongo da festa euren eskutik. Festarako gunean, ohikoa denez, Txantxa Zelaiko Txosnagunea izango da.

Aurten, gainera, XV. Gazte Eguna ospatuko dute eta, data bereziaren aurrean, Jaixak Herrixak Herrixandako plataforma sortu zutenei “merezitako omenaldia” eskainiko diete.

san juan jaiak jai batzordea