Eibarko Sozialistek txosna solidarioa ipiniko dute Arraten, jaietan biltzen duten diruarekin Gipuzkoako Elikagaien Bankuari laguntzeko. Azken hiru urteetan Arrateko jaiak ospatzeko aukerarik ez da egon, baina aurten normaltasunez ospatuko direla eta, berriz ere jarriko dute txosna eta biltzen den diru guztia Elikagaien Bankuari emango diote, “egiten duen lan garrantzitsuari laguntzeko”. Gainera, oraingoan Arrate egunean ez ezik, bezperan ere zabalduko dute eta Eibarko Gazte Sozialistak arduratuko dira gaurko txandekin. Azaldu dutenez, edariak saltzeaz gain, gaur 19:00etatik 23:30era bitartean afaltzeko ogitartekoak ere eskainiko dituzte. Bihar ere egun osoan zabalduko dute txosna eta, edari eta ogitartekoez gain, pintxoak eta kafea ere salduko dituzte.
#eibarkosozialistak#elkartasun#txosnaarratekojaiakbankuaelikagaiengipuzkoakosolidario
Gaiarekin zerikusia duten albisteak