Eibarko Sozialistek euren txosnaren kontrako erasoa gaitzetsi dute

Eibarko Sozialistek euren txosnaren kontrako erasoa gaitzetsi dute
2019/09/10 eta kitto!
Arrateko jaietan Eibarko Sozialistek ipini duten txosnan hainbat esaldi margotu zituzten zapatu gauean. Ezezagunek txosnaren aurreko aldean idatzitakoak "PSSOE=GAL", "arkakusoak txosnan" eta anarkiaren ikurra dira. Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusiak txosnari egindako erasoa salatu du eta, bere berbetan, “oraindik ere hainbatek ezin dute jasan askatasunak gure jaietan bere lekua izatea, ezta guztiontzat tokirik egotea ere”.