Eibarko Topaketa Feministak antolatu dituzte zapaturako

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Topaketa Feministak antolatu dituzte zapaturako
ETA KITTO 2019, Mai 23

Nalua gazte feminista taldekoek Eibarko Topaketa Feministak antolatu dituzte zapaturako, hainbat belaunalditako militante feministak elkartzeko asmoarekin eta, eguna biribiltzeko, aurreko bi urteetan egin duten Ilargi Fest jaialdiarekin agurtuko dute jardunaldia. Goizetik ekingo diote egitarauari, 11:00etan Arrate Kultur Elkartean hasiko den militantzia feministaren inguruko mahai-inguruarekin. 13:00ean, berriz, Arragueta kalean murala margotuko dute eta 14:30ean Eibarko Bizikleta Plazan bazkaria egingo da, BizimiƱaren eskutik. Ondoren, Nerea Arriola Urberuagak monologoa eskainiko du. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dute musikarekin girotutako kalejira, tabernarik taberna, Gaztetxeraino. Han taldearen argazkia egingo dute, 21:30ean eta gauean jarraituko dute jaiarekin, bakarrik andrentzat izango den DJ saioarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »