Eibarko Udalak aurtengo Sanjuanak bertan behera lagatzea erabaki du

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Udalak aurtengo Sanjuanak bertan behera lagatzea erabaki du
ETA KITTO 2020, Mai 21

COVID-19ak eragin duen osasun-krisia dela eta, aurtengo San Juan jaiak bertan behera lagatzeko erabakia hartu dute Udalean ordezkaritza duten talde guztiek, aho batez. Orain helarazi diguten idatziaren arabera, “jaiak ez dira egingo hasieran aurreikusita zegoenaren arabera, baina, hala ere, Kultura Saila aztertzen ari da zer egin daitekeen eta nola egin daitekeen. Horretarako, ekitaldiak egiteko modua ahalbidetuko duten mekanismoak prestatuko dira, baina Udalak oso kontuan izango du ekaineko osasun-egoera, eta zorrotz beteko ditu une horretan indarrean dauden osasun-neurri guztiak”.

Jaietako programa osatzen duten ekitaldi gehienek ez dituzte betetzen gaur egun dagoen egoeran bete behar diren jarraibideak eta, hori ikusita, programazioa bertan behera lagatzea erabaki dute udal ordezkariek.

Kultura Batzordeko kideek atzo (maiatzak 20) bilera egin zuten, gaiari heltzeko, eta jaietako ekitaldirik esanguratsuenak egiteko aukera aztertzea erabaki zuten: “Ekimen horiek streaming bidez edo bestelako formatu batean eskainiko lirateke eta auzo desberdinetako balkoietara bideratutako kalejiretan oinarrituta egon litezke. Uneoro kontrolatuko da jende-pilaketarik ez egotea”. Gauzak horrela, ekitaldi batzuk egitea ahalbidetuko duten mekanismoak bilatuko dituztela adierazi dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »