Enpanada eta Magosto jaia Urkizun zapatuan eta domekan

Enpanada eta Magosto jaia Urkizun zapatuan eta domekan
2016/11/04 eta kitto!
Asteburuan ospatuko dute Galiziako Etxekoek VII. Enpanada eta Magosto Jaia Urkizun. Bihar goizetik hasiko dira ekitaldiak, 11:00etan Ribeiro ardoa eta enpanada zatiak saltzeko txosna zabalduta (egun osoan egongo da zabalik). 13:00ean gonbidatuei harrera egin eta jarraian hasiko da VII. Enpanada Lehiaketa. Eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera jarraituko dute jaiarekin, afaltzeko ordura arte. Domekan bakarrik goizetik ospatuko dute jaia: txosna 11:30etan zabalduko dute eta, ordu horretan hasi eta 12:30ak arte umeeri gaztainak doan emango dizkiete. Egun bietan As Burgas Galiziako Etxeko Os Galaicos gaita taldeak jaia girotzen jardungo du bere musika eta dantzak eskainita.

Zapatua 5
11:00. Ribeiro ardoa eta enpanada zatiak saltzeko txosna irekiera.
13:00. Gonbidatuei harrera.
13:00. VII. Enpanada Lehiaketa.
14:00. Sari-banaketa.
18:00. Gaztaina erreak, txorizo pintxoak, Ribeiro ardoa eta Estrella de Galicia garagardoa salgai. Os Galaicos gaiteroen saioa.
21:00. Jaiaren amaiera.    Urkizuko parkean.

Domeka 6
10:00/13:30. Autodefentsa feminista, Udal Berdintasun Zerbitzuak eta Eibarko Emakumeen Mahaiak  antolatua. Portalean.