Eskolarteko Bakailao Lehiaketa eta Bacalaos Alkorta Pintxo Lehiaketaren finala egingo dira zapatuan Errebal Plazan

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eskolarteko Bakailao Lehiaketa eta Bacalaos Alkorta Pintxo Lehiaketaren finala egingo dira zapatuan Errebal Plazan
ETA KITTO 2021, Aza 19

Bakailaoarekin lotutako ekitaldiek beteko dute zapatuko goiza. Hasteko, Eskolarteko Bakailao Lehiaketaren 17. edizioa egingo da Errebal Plazan, 10:00etan hasita. Eibarko Udalak antolatutako ekitaldiak Bacalaos Alkorta, Aceites Urzante eta Inoxibar izango ditu laguntzaile eta izena ematen duten DBHko herriko ikastetxeetako bikoteak arituko dira leihan, bakailaoa pil-pilean prestatzen.

Eta toki berean, baina 12:00etatik aurrera, jokatuko da Bacalaos Alkorta IV. Pintxo Lehiaketaren Show Cooking Finala, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta  Nafarroako Pintxo Lehiaketen aurtengo irabazleekin. Ekitaldia jende guztiari zabalduko zaio, “pintxoak zelan lantzen dituzten ikusteko aukera izan dezaten”. Epaimahaia Ramon Roteta ospetsua, Josema Azpeitia (Ondo Jan), Tiburcio Eskisabel (Tiburzio jatetxekoa), Iñigo Kortabitarte eta Arzak-en laborategiko Xabier Gutierrezek osatuko dute, antolatzaile lanetan ibili den Mireia Alonsorekin batera. Nerea Ariznabarreta eibartarrak jardungo du ekitaldia dinamizatzen eta 14:30ak aldera amaituko da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »