Estaziño kalekoak gaur hasi dira San Juan jaiak ospatzen

Estaziño kalekoak gaur hasi dira San Juan jaiak ospatzen
2021/06/22 14:44
eta kitto!
Bigarren urtez jarraian, aurten ere maskara jantzita bota dute Estaziño kaleko koadrilakoek San Juan jaietako txupinazoa. Honezkero ohitura bilakatu denari jarraituta, San Juan bezperararen bezperan, gaur 14:00etan hasi dira sanjuanak ospatzen Ibarkurutzeko iturrian, txapligo eta guzti. San Juan jaiak horrela hasteko arrazoirik dagoen galdetuta, inork ez du argi gogoratzen zergatik hasi ziren, "Estaziño kalekoak garelako, ezberdinak". Edozein modutan ere, Ibarkurutze inguruan txikiteoa egin eta, ondoren, elkarrekin bazkalduko dute, "legeak dioena beteta, hau da, seiko mahaietan jarrita".