Etzi emango zaie hasiera Agiñako jaiei

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Etzi emango zaie hasiera Agiñako jaiei
ETA KITTO 2023, Ira 26

Hilaren 28an, eguenean, hasiko dira Agiñako jaiak, asteburu bitan banatuko diren ekitaldiekin. Horrela, eguenean, San Miguel egunaren bezperan, kanpai iraulketa egingo da 18:00etan, eguneko ekitaldi bakarrean.

Hurrengo egunean, barixakuan, San Miguel egunean, meza nagusia egingo da Usartza txistulari bandarekin batera 11:00etan. Gero, 12:00etan, hamarretakoa eta umeentzako jolasak egongo dira, eta eguneko ekitaldiekin amaitzeko, 14:30ean, bazkari herrikoia egingo da Usartza txistulari bandak lagunduta.

Datorren asteko zapatuan, urriaren 7an, 17:00etan, briska txapelketa egingo da, 21:00etan lagunarteko afaria (afarirako Izua jatetxean izena eman behar da) eta 23:00etan erromeria hasiko da Joselu Anaiak taldearen eskutik. Gainera, goizaldean txokolate-jana egingo da.

Agiñako jaiei amaiera emateko, urriaren 8an, 11:00etan, meza nagusia eta hamarretakoa egongo dira. 12:30ean, umeentzako jolasak hasiko dira eta 14:30ean paella-jana herrikoia. Amaitzeko, 17:0etan, zozketa egingo da, egitarauaren arabera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »