‘Euskal Herria Batera’, Aberri Eguna etxetik ospatzeko ekimena

‘Euskal Herria Batera’, Aberri Eguna etxetik ospatzeko ekimena
2020/04/06 16:57
eta kitto!
Apirilaren 12an, domekan, Aberri Eguna ezin izango da ohi bezala ospatuko, koronabirusak eragndako osasun larrialdiak ez duelako uztiko, baina mugimendu abertzaleek ‘Euskal Herria Batera’ egitasmoa antolatu dute egun hau beste modu batean ospatzeko.

Hainbat ekimen egingo dituzte Aberri Eguna iritsi aurretik eta egunean bertan. Batetik, domeka baino lehen jendearen irudi edo atxikimenduak jasoko dituzte argazki bidez, mosaiko erraldoi bat osatu asmoz. Eta bestetik, domekan bertan, gauza bi eskatu dituzte. Lehenik, leiho eta balkoietan ikurrinak eta Nafarroako ikurrak jartzea. Nahi bada xingola beltzarekin, joan direnen omenez. Eta bigarrenik, 12.30ean minutuko isilunea, ondoren balkoietatik 'Txoria Txori' kanta abesteko.

https://www.youtube.com/watch?v=ga1hXAHfJFM&feature=emb_logo