Euskal Jaiko kantu-afarirako eta herri-bazkarirako txartelak salgai jarriko dira bihar

Euskal Jaiko kantu-afarirako eta herri-bazkarirako txartelak salgai jarriko dira bihar
2022/05/04 eta kitto!
Euskal Jaiak ate joka ditugu, ekitaldi nagusienek, ohikoa denez, maiatzaren azken asteburua hartuko baitute. Euretako batzuk dira zapatuko kantu-afaria eta domekako herri-bazkaria. Eta horietarako txartelak salgai jarriko dituzte bihar bertan Eibarko Klub Deportiboan. Kontuan hartu behar da, gainera, horko aforoa 300 lagunera mugatu dutela aurten; hori dela-eta, komenigarria da ticket-ak lehenbailehen erostea, toki barik ez geratzeko.

Kantu-afarirako zein herri-bazkarirako ticket-ak bihar salgai jarri eta hilaren 21era arte erosi ahal izango dira Klub Deportiboan. Prezioa 10 eurokoa da ikasle eta langabetuentzat eta 12koa langile eta “dirua dutenentzat”. Jatordu bietako menua Biziminak elkarteak prestatuko ditu.