Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Sanjuanetan

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Sanjuanetan
2022/06/22 eta kitto!
San Juan jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzua indartuko du. Horrela, 23tik 24ra eta 24tik 25era bitarteko gauetan, Ermua eta Eibar artean (bi noranzkoetan) ordu erdiro zirkulatuko da.

25etik 26rako gauean, bestetik, tren bereziekin indartuko da zerbitzua. Beraz, Ermua eta Deba artean orduro egongo da trena, eta Ermua eta Eibar artean ordu erdiro.

Informazio zehatzagoa behar izanez gero, Euskotrenen app ofizialean edota bere webgunean aurkitu daiteke.