Evaristo, Reincidentes eta Puro Relajo Amañan joko duten musika taldeen artean

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Evaristo, Reincidentes eta Puro Relajo Amañan joko duten musika taldeen artean
ETA KITTO 2022, Eka 07

Bi urteko geldialdiaren ondoren, Amañako Jaietako 42. edizioa indartsu sartuko da beste behin eibartar guztion udari begirako egutegian. Betiko lez, barixakuko kontzertu itzelak izango du oihartzun handiena eta asko izango dira inguruko herrietatik bisitatuko gaituztenak.

Hiru talde izango ditugu uztailaren 8ko kontzertu horretan: hasteko, gure herriko Mugi Panderoa; jarraian, Tropa do Carallo, Evaristo Paramosen talde berria; eta amaitzeko, Reincidentes Andaluziako talde indartsua.

Hurrengo egunean, zapatuan, arratsaldean Mexico Lindo Sí Señor mariatxiaren kallejonada bizi ahal izango dugu, eta gauean Eibarko Lisker taldeak berbena eskainiko du. Azkenik, domekan, Puro Relajo talde nafarrak bere ikuskizun onena erakutsiko du Amañan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »