Osasun egoeraren eraginez, iazko moduan aurten ere ezin izango denez San Juan eguneko soka-dantza Untzagan egin, Kezka dantza taldekoek Coliseo Antzokian egingo dute, gaur 19:00etan, Usartza Txistulari Taldekoek lagunduta. Gonbidapena aurretik eskuratu dutenek zuzenean ikusi ahal izango dute, baina bestela ere San Juan aurreskua Internet bidez ikusteko aukera egongo da, Eibarko Udalaren YouTube kanalaren bitartez HEMEN.
ARGAZKIA: San Juan aurreskua Eibarren, Coliseo Antzokian, Kezka dantza taldea eta Usartza txistulari taldearekin, 2020-06-24. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza tadea CC-by-sa
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri