Gaur arratsaldean egingo dute Gabonetako argiak pizteko ekitaldia

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur arratsaldean egingo dute Gabonetako argiak pizteko ekitaldia
ETA KITTO 2020, Aza 27

Gaur arratsaldean piztuko dituzte Gabonetako argiak, 17:45ean hasiko den ekitaldian. Toribio Etxebarria kaleak eta Untzagak bat egiten duten tokian izango da eta bertan Udal ordezkariek eta herriko merkataritzakoek hartuko dute parte.

Udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker girotuko dituzte kaleak Gabonetarako eta argiak ipintzeko inbertsioa 55.500 eurokoa izango da. Hala ere, bakarrik Eibar Merkataritza Gune Irekiaren kide diren dendak dauden tokietan jarriko dituzte argiak aurten: Toribio Etxebarrian, Zuloagatarren kalean, San Agustinen, Julian Etxeberrian, Errebalen, Bidebarrietan, San Juanen, Fermin Calbetonen, Plaza Barrian, Isasin, Juan Gisasolan, Arraguetan, Estaziño kalean, Egogainen, Bista Ederren, Ifarkalen eta Eulogio Garaten. Horrez gain, Untzaga plaza bietan, Ibarkurutzen, Egogainenen eta Urkizuko parkean dauden zuhaitzak ere argi batzuekin apainduko dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »