Gaur aurkeztu dute Sanjuanetako egitaraua

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur aurkeztu dute Sanjuanetako egitaraua
ETA KITTO 2019, Eka 05

Gaur goizean aurkeztu dute udaletxean aurtengo San Juan jaietarako egitaraua Miguel de los Toyos jarduneko alkateak, Patxi Lejardi Kultura eta Euskara jarduneko zinegotziak eta Jose Luis Gonzalez ‘Poxpolo’ Kultura teknikariak. Azaldu dutenez, aurtengo jaien inguruan 80 jarduera baino gehiago antolatu dira eta, Udalak ez ezik, egitaraua osatzen duten ekitaldiak prestatzeko herriko 37 elkarte eta taldek jardun dute lanean. San Juan jaiak berez ekainaren 23an ofizialki hasiko badira ere, aurretik, ekaina osoan zehar, beste hainbat ekitaldi eskainiko dira. Kontzertu nagusiak ekainaren 15ean (Lord Witch eta Mago de Oz) eta 22an (Nogen eta Hesiak) izango dira eta, horrez gain, kale antzerkia eta animazioa, danborradak, musika-ekitaldiak, suzko erroberak eta herriko taldeekin batera antolatutako beste jarduera asko egingo dira. Horiek guztiak antolatzeko Udalak 255.000 euro inguruko aurrekontua erabili du.

San Juan bezperan (ekainaren 23an), urtero lez, ongietorria emango zaie Lizarrako Dultzaineroei Estaziño kalean, 13:00ean. Bertan, Eibarko udaleko ordezkariekin batera, herriko koadrilak eta aurten omenduko dituzten kolektiboak izango dira: Eibarko Arma Probaderoko ordezkariak, Avia Eibar Rugby emakumezkoen taldea, Arrate Filatelia Elkartea, Aitziber Urkiola korrikalaria, Eibarko Koro Gaztea eta Eibarko Unibertsitate Laborala. Kalejira amaitu eta gero, Udaletxeko balkoitik pregoia bota eta, jarraian, 13:30ean botako dute jaiei hasiera emateko txupinazoa.

Lizarrako Dultzaineroei ongietorria emateaz gain, aurtengo egitaraua osatzen dutenen artean hainbat ekimen nabarmendu dituzte: San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia (hilaren 23an, Untzagan, 23:30ean), helduen eta umeen danborradak (hilaren 23an eta 24an), Soka Dantza (hilaren 24an, 23:30ean Untzagan, Kezka Dantza Taldearekin eta Usartza Txistulari Taldearekin) eta suzko erroberak Global Foc SL Caballer (ekainaren 24an) eta Vulcano (ekainaren 25ean) pirotekniekin, besteak beste. Horiekin batera, aipamen berezia egin diete “Ulterior el viaje” kale antzerkiari (ekainaren 23an, 20:00etan, Tiritantes Circo Teatro konpainiaren eskutik), Lisker taldearen berbenari (ekainaren 23an, 23:00etan, Untzagan) eta Jamaica Show taldearen emanaldiari (ekainaren 24an, 00:15ean, Untzagan), baita Kubako Anacaona taldearen kontzertuari ere (ekainaren 25ean, 22:00etan, Untzagan). Bestalde, umeentzat barrakak Txaltxa Zelaian ipiniko dituzte eta txosnak, azken urteotan bezala, Txaltxa Zelaiko auditorio inguruan (Untzagako dorrearen atzeko aldean). EGITARAU OSOA JARRAIAN:

Sanjuanak

 

SANJUANAK 2019 EIBARREN

– Ekainak 8, zapatua

07:00: 21. Eibarko mendi itzuliaren irteera, Klub Deportiboaren eskutik. Toribio Etxebarria kaletik.

20:00: Peña Txinberaren 20. urteurrena ospatzeko kontzertua, Los Chimberos, Eirband eta Mugi Panderoa taldeen eskutik. Untzagan.

20:00: Poesia eta musika emanaldia Itzamna poesia tailerraren eskutik, Maite Lorenzok zuzenduta. Juan Bautista Gisasola Abesbatzak eta Sostoa Abesbatzak lagunduta. Antolatzailea: Itzamna. Ibarkurutzen.

– Ekainak 9, domeka

09:00/14:30: Eibarko Hiria txori kantarien XX. Txapelketa, JJJ Memoriala. Antolatzailea: Eibarko Karnaba Zaleak. Laguntzailea: Gipuzkoako ehiza federazioa. Arraten (eguraldi txarra izanez gero, Altzubarrenen -Azitaingo frontoian- egingo da).

12:45: Eibarko Cielito Musika Bandaren kontzertua. Polonia Etxeberria kalean.

– Ekainak 11, 12, 13 eta 14

20:00: Eibarko Dantza Garaikide taldearen dantza emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo antzokian.

– Ekainak 11, 12, 13, 14, 15, 16

19:00: Garagardo Jaia. Antolatzailea: Eibar Rugby Taldea. Untzagan.

– Ekainak 12, eguaztena

17:00: Untzagako jubilatuen koroaren emanaldia. Egogain Gerontologia Zentroan.

– Ekainak 14, barixakua

19:30: Dantzari Eguna. Antolatzailea: Klub Deportiboa – Kezka Dantza Taldea. Untzaga plazan.

22:30: Boxeo Gaua. Antolatzailea: Gimnasio Ttatt S.L. Astelena frontoian.

– Ekainak 15, zapatua

10:30/19:30: XXXV. Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldia. Arraten.

11:00/14:00 eta 16:00/20:00: Simulazio jokoen tailerrak (modelismoa, eszenografia eta mahaiko jokuak), Odisea elkartearen eskutik. Untzaga plazan.

12:00: Isabel Laspiurren ikasleen “Paumen erregea” ipuin musikatua. 3 euro. Coliseoan.

12:00: Eibarko Hiria Bolo Palma XXXIII. Txapelketa. Eibarko Casa de Cantabria eta Ermuko Peña Bolistica taldeen artean. Ipuruako bolatokian.

16:00: XXXI. San Juan Igeriketa Saria. Antolatzailea: Eibar Igerixan. Ipurua kiroldegian.

17:00/20:00: GAZTETOPALAKET, sentsibilizazioko, informazioko eta droga-kontsumoetako arrisku murriztapeneko prebentzio-programa. 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak. Txaltxa Zelaian.

16:30/21:00: Eibarko V. Break Dance eta New Style Txapelketa. Txaltxa Zelaian.

20:00: The Wolves, The Fam Cia. Teatroren eskutik. Kaleko ikuskizuna. Anbulatorioa – Toribio Etxebarria – Untzaga.

22:00: Lord Witch eta Mago de Oz taldeen kontzertua. Untzaga plazan.

– Ekainak 16, domeka

09:30: Sanjuanetako LXXXIV. txirrindularitza Sari Nagusia – Gipuzkoako txapelketa, gazteentzat. Iteera Untzagan, helmuga Untzagan. Antolatzailea: Eibarko Txirrindulari Elkartea.

18:00/20:00: Arku tiroa. Antolatzailea: Urko Arkularien Kluba. Txaltxa Zelaiko kioskoan.

19:30: Bubbles-Ponpak, Debabarreneko Orfeoiaren emanaldia. Karmengo parrokian.

– Ekainak 18, martitzena

19:00: Ipurua Gimnasia Erritmiko taldearen erakusketa. Untzaga plazan.

– Ekainak 20, eguena

19:00: Juan Bautista Gisasola musika eskolaren kontzertua. Untzaga plazan.

– Ekainak 21, barixakua

17:00: XVI. Eibarko Hiria squash sariaren baztertzeko fasea. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Ipurua kiroldegian.

17:00: Eibarko Kantuzaleak taldearen emanaldia. Egogain Gerontologia Zentroan. Egunean zehar, feriako atrakzioen prezioa 0,70 eurokoa izango da.

17:00/20:00: Umeentzako puzgarriak. Untzagan.

19:30: Chef Nature umeendako kale antzerkia, Markeliñeren eskutik. Untzaga plazan.

20:00: Eibarko Balletaren dantza emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo antzokian.

– Ekainak 22, zapatua

09:00: XVI. Eibarko Hiria squash sariaren oinarrizko koadroa. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Ipurua kiroldegian.

10:00/13:00: Minbiziaren kontrako I. Martxa solidarioa, Amaña es la Caña elkarteak antolatuta.

11:00: San Juan XXIX. Tiro Txapelketa haizezko armekin. Antolatzailea: Dinbi-Danba. Hezkuntza Esparruan.

11:00: San Juan pilota txapelketa. Pilota eskolen partiduak, seniorren 4 1⁄2 -ko eta binakako partidak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Astelena frontoian.

12:00: Untzagako jubilatuen egoitzaren abesbatzaren kontzertua. Coliseo antzokian.

16:00: XVI. Eibarko Hiria squash sariaren finalak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.

17:30/20:30: Umeentzako puzgarriak. Urkizun.

18:30/22:30: BOTILTZAR, aisialdi-espazioetan alkohol kontsumoaren gaineko kontzientziazio eta prebentziorako programa.

19:30: Parkour, Lotzen-en eskutik. Eibarko Bizikleta plazan.

20:00: Urkizutik hasita, Komando Parranda kalejira, Lekim antzerki taldearen eskutik.

20:30: Trio Medianoche taldearen kontzertua. Sarrera: 12 euro. Coliseo antzokian.

22:00: Nogen eta Hesian taldeen kontzertua. Untzaga plazan.

00:00/ 03:30: San Juan jaietan alkohol kontsumoaren gaineko informazioeta heziketa kanpaina (alkoholemia-proba) eta informazio eta drogak testatzeko puntua gau-aisia espazioan drogetako kontsumo ludikoarekin lotutako arriskuetako murriztapenarako. Untzagan.

– Ekainak 23, domeka

10:30: Santuari zapia jarriko zaio Kaleetan Kantuz taldearen laguntzarekin. Ospitalean.

11:00: Untzagan hasita, Sanjuanetako Zortzikoa, Usartza Txistulari Bandaren eskutik eta musikarien laguntzaz.

12:00: Untzagan, koadrilak bildu, eta Ustekabe fanfarrearekin kalejira, Urkizuraino. Gaste Elkarteak antolatuta.

13:00: Estaziño kalean, ongietorria Lizarrako Dultzaineroei, eta kalejira Untzaga plazaraino Udalbatzak, Su Armen Probalekuko ordezkariak, Avia Eibar Rugby emakumezkoen taldea, Arrate Filatelia Elkartea, Aitziber Urkiola, Eibarko Koro Gaztea, Eibarko Unibertsitate Laborala eta kuadrilez lagunduta.

13:30: Udaletxetik, pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinazoa.

13:45: Udaletxean, Sanjuanetako kartel lehiaketa eta alkohol gehiegikeriaren kontrako pegatina lehiaketen sari banaketa.

17:00/21:00: Klarionez tailerra: Sanjuanetako munduko kartel haundiena, Lekim Animazioen eskutik. Untzagan.

17:30: Koadrilak bildu eta kalejira fanfarrearekin zezen plazaraino. Untzagan.

18:00: Koadrilen arteko jokoak. Zezen Plazan.

19:00: Urkizutik, Lizarrako erraldoi eta buruhandien kalejira, Lizarrako Dultzaineroen laguntzarekin.

19:00: Untzagatik, Irulitxa fanfarrearekin kalejira.

20:00: Anbulatoriotik irtenda eta erdiko kaleetan zehar, “Ulterior el viaje” zirko ikuskizuna, Tiritantes Circo Teatroren eskutik.

19:00: Salbea Parrokiako abesbatzarekin. San Andres elizan.

23:00/04:00: Berbena Lisker taldearekin. Untzaga plazan.

23:30: San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia, …eta kitto! elkartearen eskutik, eta Queimada, As Burgas Casa Cultural de Galiciaren ardurapean. Untzagan.

00:00: San Juan Kantua eta jarraian Danborradaren Alardea, Eibarko Cielito Musika Bandak langunduta. Untzagan.

– Ekainak 24, astelehena

08:30: Kalejira Lizarrako Dultzaineroekin.

11:00/14:00 eta 18:00/21:00: Kolore Monstruoak jolas parkea. Tomb Creatius antzerki taldearen eskutik. Untzaga plazan.

12:00: Meza kantatua Parrokiako abesbatzarekin. San Andres parrokian.

12:45: Eibarko Cielito Musika Bandaren San Juan Kontzertua. Untzaga Plazan.

17:00: Pilota jaialdia, Julen Egiguren pilotariaren debuta. Astelena frontoian.

18:00: San Juan City Secrets. Makro-ginkana jokoa kuadrilentzat. Itzamnaren eskutik. Izen ematea. www.itzamnaakaademia.net. Eibarko Bizikleta Plazan.

19:00: Turisteando kale antzerkia, Trapu Zaharra konpaniarekin. Calbeton kalean, San Andres eliza inguruan.

19:00: Umeen Danborradaren irteera, Ustekabe fanfarrearekin. Urkizun.

19:30: Amorebieta-Etxanoko Nazioarteko kale musikarien lehiaketaren taldea.

20:30: Umeen pregoia, Umeen Danborradako Danbor Nagusiak irakurrita, eta Alardea. Untzagan.

22:00: Erromerixa, Jainaga eta Narbaizaren eskutik. Untzaga plazan.

23:30: Soka Dantza, Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldearekin. Untzaga plazan.

00:00: Suzko erroberak, Global Foc SL Caballer Pirotecniaren eskutik.

00:15/03:00: Berbena, Jamaica Show orkestrarekin. Untzaga Plazan.

– Ekainak 25, martitzena

08:30: Kalejira Lizarrako Dultzaineroekin eta goiz-erestia.

11:30: San Juan XXVI. marmitako lehiaketa. Untzaga plazan.

17:30/20:30: Umeentzako puzgarriak. Urkizun.

18:00: Bilboko Ondalan konpartsarekin, erraldoi eta buruhandien kalejira, Lizarrako Dultzaineroen laguntzarekin. Urkizutik.

18:00: Kalejira Africa Baj Yay taldearekin. Untzagatik.

18:00: Euskal jaialdia, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta. Untzagan.

19:00: “Al otro lado” kale antzerkia, Zanguango Teatro taldearen eskutik. Toribio Etxebarria kalean.

20:00: Kubako Anacaona orkestraren kontzertua. Untzaga Plazan.

23:00: Suzko erroberak Pirotecnia Vulcanoren eskutik.

– Ekainak 27, eguena

16:30: Umeendako txokolate-jana. Karmen kaleko parkean.

17:00: Umeendako jokoak. Karmen kaleko parkean.

19:00: Gorixo eta bere abereak. Antolatzailea: Beheko Tokia. Karmen kaleko parkean.

– Ekainak 28, barixakua

12:00: Toka eta igel-toka txapelketa. Karmen kaleko parkean.

13:00: Banderaren igoera eta komunikatuaren irakurketa, Askatasun eta Aniztasun Sexualaren nazioarteko eguna ospatzeko. Untzaga plazan.

20:15: Kaleetan Kantuz taldearen emanaldia. Karmen kaleko parkean.

21:00: Kaleetan Kantuz taldeari ongietorria eta piskolabisa. Beheko Tokian.

21:30: Dantzaldia, Tukan taldearekin. Antolatzailea: Beheko Tokia. Karmen kaleko parkean.

– Ekainak 29, zapatua

12:00: Meza, Gospel Bilbao ahots taldearekin. Karmengo Amaren elizan.

12:00: Lore eskaintza, Ignazio Zuloaga margolariak ijitoekin izan zuen harreman estuari omenaldia. Kezka Dantza eta Usartza Txistulari taldeen laguntzaz. Zuloagatarren kalean.

13:00: Los Vazquez flamenko ikuskizuna. Antolatzaileak: Gizartekintzako Kultura Aniztasunaren Atalak eta Zuloaga Fundazioak. Eibarko Bizikleta Plazan.

13:20: Toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa eta piskolabisa. Antolatzailea: Beheko Tokia. Karmen kaleko parkean.

16:30: Eibarko Hiria XXXV. Xake partida azkarren txapelketa, Jose Mari Kruzetaren Oroimenez. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Untzaga Plazan.

17:30: Eibarko I. Txistu Eguna. Kalejirak auzo ezberdinetatik. Antolatzailea: Usartza Txistulari taldea.

20:00: Sostoa abesbatzaren kontzertua. Karmengo Elizan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »