Gaur hasiko dira San Pedro jaiak Karmen kaleko parkean

Gaur hasiko dira San Pedro jaiak Karmen kaleko parkean
2022/06/27 eta kitto!
San Juan jaiak amaitu eta jarraian, gaurtik aurrera, San Pedro jaiek hartuko dute erreleboa Karmen kaleko parkean, Beheko Tokia jubilatu etxearen eskutik: 16:30ean, umeentzako txokolate-jana egongo da; 17:00etan, umeentzako jolasak; eta 19:00etan, Naita kontu eta kantak emanaldia. Bihar, berriz, eguerdian hasiko dira ospakizunak eta eguaztenean agurtuko dituzte jaiak.