Gaur iluntzean hasiko dira Urki auzoko jaiak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur iluntzean hasiko dira Urki auzoko jaiak
ETA KITTO 2017, Eka 09
IMG_9508
Gaur arratsaldean hasiko dira Urkiko jaiak, 19:00etan, Ustekabe fanfarrekoek girotutako kalejirarekin. 19:30ean herri-jolasak egongo dira Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian, eta ordu berean nagusiei omenaldia egingo zaie Cepa taberna parean. 20:00etan Txikiteo popularrari ekingo diote, Ustekabe fanfarrearekin, eta gauean, 23:00etan  Wilson y Los Wilsonetis-en kontzertua egongo da (Fito y Fitipaldis taldeari tributoa), Polonia Etxeberria kalean.
Zapatu eta domekako egitarua:

 

  • Ekainak 10, zapatua

11:00: VI. Txiki Krosa, Urki Kurutzekuan.

11:30: Diana, Galiziako Etxeko gaitajoleekin. Auzoko kaleetan.

12:00etatik 14:00etara: Puzgarriak eta jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

12:30: Salda eta txorizoa, trikitilariek girotuta, Cepa eta Vila tabernen pareko arkupeetan.

16:30etik 18:30era: Puzgarriak eta jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

17:00: XVI. Igel-toka txapelketa, Rioja tabernaren parean.

19:00: Cava eta otarrainska festa, Tarumba Percusion taldearekin. Auzoko kaleetan.

20:30: Texak orkestraren emanaldia, 21:30ak arte.

21:45: Herri afaria, Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

23:30: Berbena, Texas orkestrarekin. Polonia Etxeberria kalean.

IMG_0838

  • Ekainak 11, domeka

09:30: IX. Galdaramiñora igoera.

10:00: Atzegiren mendi martxa.

11:00: Trikitilari eskolakoen kalejira auzoko kaleetan.

12:30: XIX. Paella Lehiaketa.

13:00: Auzoko hildakoen aldeko meza. San Jose Obrero elizan.

14:30: Paella lehiaketako epaimahaiaren erabakia.

16:45: Euskalzumba, Xaiborrekin. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

18:30: Txokolate-jana. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

19:00: Sariak banatzeko ekitaldia. Polonia Etxeberria kalean.

19:30: Musika festa, Agirreren eskutik. Polonia Etxberria kalean.

20:00: Traka eta jaien amaiera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »