Gaztaiñerre eguneko zozketa egin eta irabazleei sariak banatu dizkiete AEK euskaltegian

Gaztaiñerre eguneko zozketa egin eta irabazleei sariak banatu dizkiete AEK euskaltegian
2020/12/02 eta kitto!
Aurten Gaztaiñerre egunean kalejira edo antzerako ekitaldirik ezin izan denez egin, jaia moduren batean ospatzeko zozketa antolatu dute Eibarko AEK euskaltegikoek eta hauek izan dira hiru saridunak: Antxon Lopez, Nayeli Atenas Garcia eta Alvaro Martin. Irabazleak zoriontzearekin batera, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzera animatu diren guztiei.