Giro ederrean ospatu dira San Kristobalgo jaiak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Giro ederrean ospatu dira San Kristobalgo jaiak
ETA KITTO 2019, Uzt 15

Primerako jaiak ospatu dituzte San Kristobal auzokoek asteburuan, La Rampa jai batzordeak prestatutako egitarauari esker. Barixaku arratsaldean txupinazoarekin batera egin zuen eztanda jaiak eta, Orkrestaren musikaren erritmora hasitako arratsaldearen atzetik, Ramoncinen musikak bete zuen gaua. Zapatuan eta domekan, berriz, goizetik gauera bitartean era guztietako txapelketak, jolasak eta beste hamaika jarduera egin ziren auzoan. Eta jaiak datoren urtera arte agurtu aurretik, Jai Batzordeak saldutako errifaren zozketa egin zen: lehen saria 1.178 zenbakiari egokitu zaio (erretserbako zenbakiak, 237 eta 1.509) eta bigarrena 258 zenbakiari (erretserbako zenbakiak 1.133 eta 1.948).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »