Atzo ospatu genuen Gaztaiñerre Eibarren eta, urtero bezala, AEK Euskaltegikoek egindako gonbidapenari erantzunez, aurten ere talde polita batu zen Errebalen, handik abiatuta Urkizuraino kalejiran joateko. Trikitilariek lagunduta, ederto ibili ziren kantuan eta, ospakizuna biribiltzeko, afari-merienda ederra egin zuten Zai Zoi tabernan.