Haurrei Gabonetan oparitzeko jostailuak bilduko dituzte bihar arratsaldean Untzagan

Haurrei Gabonetan oparitzeko jostailuak bilduko dituzte bihar arratsaldean Untzagan
2022/12/29 eta kitto!
Eibarko Gazte Sozialistek, Herriaren Etxearekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean, premia duten haurren artean banatzeko jostailuak biltzeko kanpaina antolatu dute, Gabonetan  haur guztiek jostailuren bat jasotzea ahalbidetzeko. Asmo horrekin, bihar arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, Untzagan egongo dira, bertan ipiniko duten karpan jendeak eramaten dituen jostailuak hartzeko prest. Arduradunek nabarmendu dutenez, jostailuak erabili barikoak, hezitzaileak, ez sexistak eta indarkeria pizten ez dutenak izan behar dira. Trukean, jostailuren bat eramaten dutenei, txokolate beroa bizkotxoekin emango diete.