‘Herrixak herrixandako eguna’ ospatuko da apirilaren 4an

‘Herrixak herrixandako eguna’ ospatuko da apirilaren 4an
ETA KITTO 2020, Api 01

Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak ekarpen bat egin nahi du konfinamendu egoera honetan eta gonbidapen berezia egin die herritarrei. “Erronka bat jarri diogu gure buruari: elkar zaintzan oinarrituta, aisialdirako proposamen bat egitea”. Horrela, apirilaren 4an, zapatuan, ‘Herrixak herrixandako eguna’ egingo dute herrian. “Balkoitik eta sare sozialetatik egun osoko egitaraua”. Familia, lagun, auzokide eta abarrak parte hartzera animatu nahi dituzte, “batu eta harremanak jostera, leihoetara irten eta abestera, dantzatzera, sortzera… Bakoitza bere etxetik, baina denok elkarrekin”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »