Hiru Erregeei ongietorria egingo zaie gaur arratsaldean

Hiru Erregeei ongietorria egingo zaie gaur arratsaldean
2023/01/05 eta kitto!
Ohiko martxan, Hiru Erregeen kabalgata egingo da herriko kaleetan zehar gaur arratsaldean. Aurretik, baina, dantza emanaldia egingo dute Ipurua dantza garaikide taldeak, Eibarko Balletak, Kaxak eta Ipurua Gimnasia Erritmika taldeak Ipurua kiroldegian, 17:00etan hasita.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek karroza gainean egingo duten kabalgata, berriz, 19:00etan irtengo da Untzagatik, Eibarko Musika Bandako musikoek, antortxadun pajeek eta beste hainbatek lagunduta. Herriko kaleetan ibili eta gero, Untzagan amaituko da kalejira. Eta, jarraian, Erregeek umeen gutunak jasoko dituzte udaletxeko patioan.