Hiru Erregeekin argazkia egiteko txandak gaur arratsaldean banatuko dituzte udaletxeko arkupeetan

Hiru Erregeekin argazkia egiteko txandak gaur arratsaldean banatuko dituzte udaletxeko arkupeetan
2021/01/04 eta kitto!
Olentzerorekin egin zuten bezala, umeek Hiru Erregeei idatzitako gutunak jasotzeko postontziak jarriko dira gaur arratsaldean Portalean eta udaletxean. Gutunak bertan bota nahi dituzten haurrek 17:00etatik 19:30era bitartean izango dute horretarako aukera. Aurtengo egoera dela eta, ezin izango da kabalgatarik egin, baina, hala ere, Meltxor, Gaspar eta Baltasar bisitan etorriko dira bihar arratsaldean: 17:00etatik 20:00etara udaletxeko patioan egongo dira, umeekin argazkia egiteko prest. Olentzerorekin bezala, ekitaldian uneoro zainduko dira osasuna babesteko neurri guztiak. Hori dela eta, joan nahi dutenek derrigorrez hartu beharko dute hitzordua aldez aurretik, gaur 17:00etatik 19:00etara udaletxeko arkupeetara joan eta han egongo den arduradunari eskatuta (txandak familia-unitatearen arabera banatuko dira eta gehienez ere sei pertsonak osatu beharko dute).