Hiru meza egingo dira bihar Arrateko elizan

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Hiru meza egingo dira bihar Arrateko elizan
ETA KITTO 2021, Ira 07

Pandemia atzean laga ezinik, Eibarko Udalak uste du ez dela momentu aproposa jaietako ekitaldiak antolatzeko eta, ondorioz, aurten ere ez dugu Arrateko Jairik ospatuko. Ekintza gutxi batzuk egingo dira, baina ez da gauza bera izango, noski. Urtebete gehiago itxaron beharko dugu, beraz, Arraten berriz dantzatu, abestu eta gozatzeko, inoiz baino gogo gehiagorekin.

Bihar, Arrate Egunean, mezak egingo dira bakarrik Arraten, 9:30ean, 11:00etan eta 12:30ean. Gainera, berezitasun moduan, azken bi mezetan (11:00etan eta 12:30ean), Usartza Txistulari Taldeak hartuko du parte. Xabi Zubizarreta parrokoak esan digunez, mezan sartzeko aforoa mugatua izango da, maskara erabili beharko da derrigorrez eta meza egiten den momentuan ateak zabal-zabalik egongo dira. “Gero, ez da prozesiorik egingo gurutzera”, argitu digu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »