Hodei Ezpeletak eta Xabier Zalduak irabazi zuten aizkolarien San Andres Torneoa

Hodei Ezpeletak eta Xabier Zalduak irabazi zuten aizkolarien San Andres Torneoa
2022/12/02 eta kitto!
Eguaztenean, San Andres egunean, jokatutako aizkolarien San Andres Torneoaren 18. edizioan Hodei Ezpeleta "Bihurri"-k, Zaldua lagun zuela, txapela jantzi zuen 60 ontzako zortzi enborrak 21 minutu eta 30 segundotan ebakiz. Euren atzetik sailkatu zen Basozelaik eta Etxeberriak osatutako bikotea (22:10) eta hirugarren postuan geratu ziren Rekondo eta Suharri Rodriguez (23:14). Beteranoen mailan jokatutako lehian, bestalde, oraingoan Ernesto Ezpeleta "Bihurri"-k amore eman behar izan zuen eta berak eta Mujikak osatutako bikoteak 22 minutu eta 15 segundo behar izan zituen 80 ontzako lau enbor mozteko, Txapartegi-Beltza bikoteak 21:45ean mozten zuen bitartean.