Ibilgailuek eta pertsonek sarbide mugatua izango dute bihar Arraten

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ibilgailuek eta pertsonek sarbide mugatua izango dute bihar Arraten
ETA KITTO 2021, Ira 07

Eibarko Udalak gogoratu nahi izan du Arrate Jairik ez dela ospatuko eta, ondorioz, bihar mugatuta egongo dira bertarako sarbideak ibilgailuentzat eta pertsonentzat. “Neurri honekin, saihestu nahi da talde jendetsuen pilaketak gertatzea, hala agintzen baitute COVID-19ak eragindako osasun-aholkuek”, Udalaren berbetan.

Sarbideak gaurtik egongo dira mugatuta eta bertan bizi direnak edota mezara edo bertako jatetxeren batera doazenak bakarrik igaro ahal izango dira. Era berean, Arrateko zelai osoa eta inguruak, baita mahaiak eta parrilak ere, prezintatuta egongo dira gaurtik aurrera eta bihar egun osoan, eta zelai inguruan kanpina jartzea ere debekatuta egongo da. Olabeko zelaia ere itxita egongo da.

Neurriak betetzen direla ziurtatzeko, Udaltzainak eta Ertzaintza uneoro ibiliko dira zaintza-lanak egiten Arrateko sarbideetan eta inguruetan. “Udalak erantzukizunez jokatzeko eta Arratera arratsalde-gau partean eta biharko egunean ez joateko eskatzen die herritarrei”, diote.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »